Naturak jolasteko duen potentzialari zukua ateratzeko gogoz dator 'Naturan jolasean'

Xabi Gorostidi 2019ko mai. 7a, 11:50
Haurrak Monterronen jolasean. (Argazkia: Txatxilipurdi)

Naturarekin gero eta harreman gutxiago dugula ikusita, hori balioan jartzeko Naturan jolasean egunaren laugarren edizioa antolatu du Txatxilipurdik, Besaide MErekin, Gaztetxeko Haur eta Guraso Asanbladarekin, Udalarekin eta Leintz Eskola Kirolarekin elkarlanean. Maiatzaren 18an izango da; Monterronen nagusiki, baina ginkana, adibidez, Santa Barbaran.

"Hainbat ikerketek eta gure elkarteko esperientzia propioak, erakusten digute, gaur egungo haurrek eta familiek natura behar dutela. Gero eta kontaktu txikiagoa eta azalekoagoa dugu naturarekin eta joera honek eragin kaltegarriak ditu gure haur eta familiengan. Natura ordezkorik ez duen osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturri agorrezina da. Interakzio zuzena funtsezkoa da zentzumenen eta adimenaren garapenerako; baita garapen sozial eta afektibitatearentzako ere" azaldu dute Txatxilipurdiko lagunek.

[Iazko edizioan egindako bideo-erreportajea ikusteko, egin klik hemen]

Egitaraua

"Egitarau honekin haur, gaztetxo zein helduak natur gunean jolasean jartzea da asmoa. Aurretik aipatu bezala, natura pertsonon garapen integralerako iturri agorrezina delako eta berau zaindu eta maitatzen jarraitzeaz gain, beronekin dugun harremana berreskuratu behar dugulako".

  • 10:30-12:30 Natur ginkana: Herriko Plazan hasita Santa Barbara parkean burutuko da. Ginkanaren helburua jolasa medio, Arrasateko espazio naturalak jolaserako baliatzea izango da. Gynkana hau Leintz Eskola Kirola eta Besaide M.E-ak dinamizatuko dute.
  • 15:00etan Jolas libre espontaneoa: Monterronek eskaintzen duen espazio naturala aprobetxatuz eta bestelako material natural batzuk gehituta, jolas libre eta espontaneoaz gozatzeko aukera izango da bertan.
  • 16:00etan Oihan akrobazia tailerra: Bostak eta laurden taldeko kideen laguntzarekin oihalekin esperimentatu ahalko da. 
  • 17:30etan Biodantza tailerra: Elen Kortaxarenak gidatutako biodantza saioan parte hartzeko aukera egongo da. 
  • 18:30etan kontzertu akustikoa: Olatz Urkia eta bere ikasleen eskutik jasoko dugun kontzertuarekin emango diogu amaiera jaialdiari

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak