Hiru urte dira Txatxilipurdi elkarteak Naturan Jolasean ekimena egiten duela Arrasaten. Herriko beste zenbait elkartek laguntzen dute egitasmoan eta aurtengoa ere ondo joan da. Goizean ginkana bat egin dute Santa Barbara parkean. Bazkaria ere egin dute nork bere otordua ekarrita eta arratsaldean Monterron parkean kokatu dute jolasgunea.
Txoko desberdinetan antolatuta askotariko jolasak izan dituzte aukeran neska-mutikoek. Guztiak aire librean eta jolas libre espontaneoa bultzatzen dutenak.