'Arrasate Aurrera!' plataformak lortu ditu hauteskundeetara aurkezteko 500 sinadurak

Xabi Gorostidi 2019ko api. 16a, 12:31

Ramon Ugalde buru, Arrasate Aurrera! plataformaren berri emateko egindako agerraldia, abenduan.

Ramon Ugalde buru duen plataformak gaur goizean bertan aurkeztu ditu maiatzeko Udal hauteskundeetan parte hartu ahal izateko beharrezko 500 sinadurak. "500 baino zertxobait gehiago aurkeztu ditugu, badaezpada" azaldu du Ugaldek. Zerrendako 21 partaideak aurrerago emango dituzte aditzera, apirilaren 23ra arte baitute horretarako astia. 

Hainbat herri batzar egin eta sinadura bilketa postu jarri ostean, herritarrek osatutako Arrasate Aurrera! plataformak batu ditu maiatzaren 26an parte hartu ahal izateko beharrezko zituen sinadurak. Guztira Arrasaten erroldatutako 500 lagunen sinadura behar zituzten, eta martitzen goizean aurkeztu zituzten. "500 baino zertxobait gehiago aurkeztu ditugu, badaezpada. Orain espero dugu denak balekoak izatea, eta dagokion galbahea pasatzea" azaldu dio Ramon Ugaldek GOIENAri. Hurrengo pausua zerrenda osatuko duten 21 lagunak aurkeztea izango da. Ugaldek jakinarazi du apirilaren 23ra arte dutela horretarako tartea, eta badabiltzala zeregin horretan.

2018ko urrian eman zuen aditzera Ugaldek, herritarren zerrenda bat osatzeko asmoa zuela: "ideologiarik gabekoa", eta "Arrasaterentzako proiektu garrantzitsuetan oinarritutakoa".  Ostean, abenduaren 27an, egin zuten plataforma proiektuaren aurkezpena, Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak