Hezkuntza euskaldun kooperatiboa du xedetzat Konfiantzaren Pedagogiak eta arkitekturak rol erabakigarria jokatzen du haren garabidean, bai ikasleak bere buruan konfiantza izan dezan, bai besteengan izan dezan eta baita inguruan ere. "Gaurko aurkezpenean, gizarteko beste eragile batzuekin partekatu dugu Batxillergoan aurrera eramaten ari garen eraldaketa prozesua. Azken finean, bilatu nahi dugun egiteko nagusiaren berri eman dugu; eraldaketa sozialean subjektu aktiboak izango diren pertsonak garatzen laguntzea", adierazi du Elena Errasti Gaztelupeko zuzendariak.
Nondik Arkitektura eta estudioak, LKS, Eredu Altzariak eta Arizmendi ikastolak elkarlanean egin dute proiektu arkitektonikoa eta erakunde hauetako ordezkariak ere azalpenak eman dituzte. Hala adierazi du Ahinitze Errasti Nondik Arkitektura eta estudioko arkitektoak: "Diseinu prozesu luze bat izan da, liburu baten ere jaso dena, baina, azken finean, bilatu duena izan da ikaslea ondo sentitzea espazio horietan. Aukera izatea ikasteak espazio hori berea egiteko, eta bertan, egoera ezberdinak emateko: bakarka lan egiteko, talde txikietan, talde handietan…, eta kontuan hartzea euren emozioak, euren bizitzeko modua, eta espazioak horri erantzutea."
Espazio eraldaketari amaiera
Berriztapen honekin, aurreko ikasturtean Almen gunean hasitako Batxilergoaren espazio eraldaketari amaiera eman dio Arizmendik. Hala, duela bi ikasturte hasitako eraldaketa arkitektonikoa borobildu dute. Honen helburua, funtsean, ikasleak, gizarteari begira, eraldatzaile izan daitezen izanik.