Sagra Lopez mugimendu feministako kidea zendu da

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko martxoaren 3a

Sagrario Lopez.

Emakumeen eskubideen aldeko borrokan urteak eta urteak eman zituen mugimendu feministako kide Sagrario Sagra Lopezek. Gainera, Arrasateko Biona tabernako tabernari ere izan zen urte askoan.

Gasteizen zendu da Sagra Lopez (73 urte), eta bere oroimenez, azken agurra Aldai parkean egingo diote bihar, martxoak 4, arratsaldeko 18:30ean.

Azken urteetan, pentsio duinen aldeko borrokan ere murgilduta izan zen arrasatearra, eta gainera, LAB sindikatuan Helduak arloko ordezkari ere izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak