ZURE BORROKA GURE EREDU SAGRA!

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko M8 Plataforma 2019ko mar. 4a, 13:01

Arrasateko M8 plataformak omenaldi xumea eskani nahi dio Sagra Lopez ekintzaile feministari eta gaur arratsaldeko 18:30etan Aldain egingo zaion azken agurrean bere familia eta lagunekin bat egingo dugu.

“Zutik, emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik

 

Historia gabe, emazte

Denetan ahantziak

Mende guzietan, emazte

mundutik baztertuak

 

Zutik emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik

 

Apaldu eta zapalduak

Saldu ta bortxatuak

Etxe guzietan, emazte

Mundutik baztertuak

 

Zutik, emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik

 

Bakardadean, emazte

Elgar ezagutu gabe

Berexi gaituzte, emazte

Ahizpak izanik ere

 

Zutik, emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik

 

Emazteen haserre oihua

Munduan entzunen da

Indarra dugu emazte

Milaka bil gaitezen

 

Zutik, emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik

 

Elgar ezagutuz, emazte

Elgarri so ta mintzo

Bil gaitezen denak, emazte

Batera oldar gaiten

 

Zutik, emakumeak

Hautsi gure kateak

Zutik, zutik, zutik…”

 

ZURE BORROKA GURE EREDU.

AGUR ETA OHORE SAGRA!!!!

 

Arrasateko M8 plataforma

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak