Torturaren Aurkako Egunaren bueltan egitarau zabala antolatu du EH Bilduk

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ots. 7a, 15:14

Torturaren errealitate gordina ezagutzera emateko, inpunitatea salatzeko eta isiltasuna hausteko, Arrasateko EH Bilduk otsailaren 13an izango den Torturaren Aurkako Egunaren harira egitaraua antolatu du.

Lehen ekintza, otsailaren 11n izango da Jokin Zaitegi aretoan, 18:30ean. Pedro y el capitan Mario Benedditeren testuan oinarritutako antzerki obraren proiekzioa izango da. Torturatu eta torturatzailearen arteko elkarrizketa. Bertsio honetan Imanol Tolaretxipi eta Cesar Rojas aktoreek hartu dute parte. Sarrera doakoa eta librea izango da. Amaitzean, obra komentatuko dute bertaratzen direnek.

Otsailaren 13an, Torturtaren Aurkako Eguna izango da, eta kalean torturaren errealitatea ezagutzera emateko informazioa jarriko dute.

Muñecas kapitainaren aurkako  ibilbide judizialaz

Amaitzeko, otsailaren 14an, berriz, Muñecas kapitaina torturatzaile: inpunitatea eta boterea izeneko mahai ingurua antolatu dute. Kulturateko areto nagusian izango da, 19:00etan. Mahai inguru honen bidez Tolosako epaitegian hasi den ibilbide judizialaren berri emango da ikuspegi ezberdinei esker. Josu Ibargutxik Kereilaren euskal plataformaren berri emango du eta kokatuko du Muñecas kapitainaren aurkako auzibidea frankismoaren testuinguru orokorragoaren baitan. Paco Etxeberria mediku forentseak emango du prozesu horren ikuspuntu mediku-zientifikoa. Amaitzeko, Elixabete Nosellas eta Josetxo Zabaleta torturatuek beraien testigantza erantsiko dute.

Ekimenaren helburua

Ekintza hauek antolatzeko helburua zein den argudiatu du Eneko Barberena Arrasate EH Bilduko bozermaileak: "Gure helburua da, guzti honekin, torturaren gaia ez dena zoritzarrez amaitu frankismoan eta berriki arte praktikan eraman dutena, kolore guztietako poliziek, horren sozializazioa, datuak ezagutzera eramatea… Zoritxarrez errealitate bat da ezkutuan dagoena, eta ea argitara ekartzea lortzen dugun egitarau honekin".

Gonbidapena arrasatearrei

1968an Muñecas kapitainaren eskuetatik pasa ziren hainbat torturatuk ere parte hartu zuten atzoko prentsaurrekoan. Javier Arrietak, Jose Antonio Jauregik eta Juanjo Ansotegik. Beraiek bizitakoak ere adierazi zituzten, eta honekin batera, Torturaren Aurkako Egunarekin bat egitera ere animatu zituzten herritarrak; ekintzetan eta memoria eta bizikidetza eraikitzeko bidean "oso garrantzitsua baita torturaren errealitatea argitara ematea" adieraziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak