goiena.eus

Hiru piezaz osatuta, dantza garaikidea ikur duen ikuskizuna

  Kultura  Arrasate

Donostiako Lasala konpainiak 'IU, Female eta Trip' saioa eskainiko du bihar, zapatua, 19:30ean, Amaia antzokian. Judith Argomaniz koreografoa Ararsate Irratiko Igo Autobusera! saioan izan da astean. Hemen elkarrizketa entzungai.

Hiru piezaz osatuta, dantza garaikidea ikur duen ikuskizuna
Argazkilaria: Etanowski | Ikusi handiago | Argazki originala

2013an abiatu zuten Judith Argomanizek eta Jaiotz Osak Lasala dantza konpainia; harrezkero, etenik barik ari dira askotariko emanaldiak arrakastaz eskaintzen.

Udazabal programaren baitan Arrasateko kaleetan dantzatu zuten orain dela hiru urte, eta bihar, zapatua, Amaia antzokian eskainiko dute IU, Female eta Trip piezekin osatutako dantza garaikide saioa. "Hiru pieza solte dira, ez dute elkarren artean zerikusirik. Garazi Etxaburuk eta Jaiotz Osak egiten duten duetoa da lehenengoa, emakume hirukote batek feminismoa lantzen du bigarrenean, eta, hirugarrenean, beste pieza batzuen inguruan bidaia bat taularatzen du boskote batek", dio Argomaniz koreografoak.

Publikoak ulertzeko moduko saioak egitea dutela helburu, gaineratu du dantzariak: "Kontzeptualegia izan barik, dantzarekin guztiok gozatzea da asmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa