Udal Gobernuak PER plan berezia berraztertzeko prozesua hasiko du 2019an

Xabi Gorostidi 2018ko ira. 17a, 18:09

Herritarren eta merkatarien eskariak aintzat hartuta, Arrasateko Herrigune Historikoa eta Errabalak erabat birgaitzeko Plan Berezia –PER izenez ezagunagoa dena– aldatzen hasiko dira datorren urtean. Bi urte iraungo du prozesuak, eta herritarrekin osatutako aholku-kontseilua eta parte hartze prozesua izango ditu, Mugikortasun Planak bezala.

“Urtetan entzun dugun zerbait bat da, Alde Zaharreko plan berezi hori, PERI bezala ezaguna dena, oso murriztailea dela. Batez ere, kontuan izanda Arrasateko Alde Zaharra monumentu historiko bezala kontsideratuta dagoela. Hori ikusita, datorren urteko aurrekontuetan diru partida bat sartuko dugu, plan berezi horretan berrikuskatze edo aldaketa bat egiteko” azaldu du Maria Ubarretxenak. 

Ez da plan berri bat izango, aurrekoari egingo zaion berrikuskatze edo aldaketa bat baizik.

Herritarrengan, ostalaritzan eta merkataritzan eragin nabaria du plan honek, eta euren iritzia kontuan izateko aholku-kontseilu bat osatuko dute, mugikortasun plana definitzeko jarraitutako prozesuan bezala. "Prozesu parte hartzaile baten alde egin dugu, jakin badakigulako gai honetan jendeak askok daukala zerbait esateko".

Herritarren galbahea pasa ondoren plana ezin izango da bere horretan onartu. Behin-behineko izaera duen proposamen bat izango da, Alde Zaharra momentu historikoa denez plana ontzat emateko azken hitza Eusko Jaurlaritzak baituelako.

Gai delikatua izan arren, Maria Ubarretxenak azaldu du, ezin daitekeela gehiago itxaron, herriko merkataritza biziberritzeko. "Indarrean dagoen planak 20 urte daramatza aldatu gabe. Baina ikusten dugu ezin dezakegula horrela jarraitu. Benetan nahi badugu herriko merkataritza biziberritzea, eta plan hau horretarako traba bat bada, uste dugu ezin dezakegula gehiago itxaron".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak