Paretan gora, sugandilen antzera

Iker Oñate 2018ko ekainaren 24a

Herriko kaleetako hormak hartu dituzte eskalatzaileek. Bada, 17:00etan ekin diote Street Boulder txapelketaren bederatzigarren edizioari. Finean, herriko zenbait pareta goraino igotzea dute helburu.

Adin guztietako eskalatzaileak erakarri ditu Street Boulder txapelketak. Eta, besteak beste, aurtengoan izan da berrikuntzarik: taldetan banaturik dihardute parte hartzaileek, zenbakituriko hormak goraino igo guran –udaletxeko aterpea, eliza azpiko pareta...–.

Tartean, nesken parte hartzearen gorakada azpimarratu dute antolatzaileek –herriko txosna batzordea da ekintzaren bultzatzaile–: "Goraka doa eskaladaren bueltan diharduen emakume kopurua; gaurkoa, horren adierazle. Pozgarria da hori". Gainera, herritar ugari gerturatu dira ikuskizunaz gozatzera.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak