Ekainaren hasierarako iragarri bazuten ere greba, hilaren 19a arte atzeratu egingo dute "negoziaketei bidea zabaltzeko". Era berean, eskerrak eman gura izan dizkiete erabiltzaileei: "Arrasateko herritar orori eta batez ere, gure aitona-amonei eta familiarrei eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiegu gure lan baldintzen auzian egunero erakusten diguten babes eta elkartasunagatik". Eta eskaera ere egin dute: "Enpresari eta Udalari beharrezko erantzukizunez jokatzeko eskatu nahi diegu berriz ere".