Hiru trebakuntza lerrotan izena eman ahal izango du izena interesa duen gazteak:
- Sistema elektromekanikoen muntaiarako eta konponketarako teknikaria
- Nekazaritzako teknikaria
- Elikagaien industriako teknikaria
Lehenengo biek, 600 orduko iraupena izango dute, hirugarrenak 500 ordukoa. Gainera, 200 orduko praktikaldiak izango dituzte sektoreko enpresetan.
Baldintzak
Izena ematen duenak ezinbestez egon beharko du erregistratuta Gazte Bermearen Sistema Nazionaleko fitxeroan. Erregistratuta ez dagoenak aste hau izango du hori egiteko, Lanbideko bulegoetan. Esan moduan, parte-hartzaileek 16 eta 30 urte bitartean izan behar dute eta Arrasaten edo Debagoieneko edozein herritan erroldatuta egon beharko du (lehentasuna arrasatearrek izango dute). Gainera, DBHko graduatua edo baliokidea izan beharko du. Azkenik, ezinbestean goiz eta arratsaldeko ordutegitarako prestutasuna izan beharko du interesatuak, formazio saioetara zein enpresetako praktiketara joan ahal izateko.
Izen-ematea
Esandako moduan, egubakoitzera arte egongo da izena emateko aukera. Horretarako, formularioko datuak bete eta Arrasateko udaleko BAZen entregatu beharko da hori, NAN fotokopiarekin batera. Parte hartuko duten pertsonen hautaketarako kontuan hartuko da, besteak beste, inskripzio ordena. Informazio guztia, gaztelan.arrasate.eus web orrian.
Europako Gizarte Funtsetik
Gazte Enplegurako Plan Operatiboa garatzeko Europako Gizarte Funtsetik 572.989,28 euroko diru-laguntza jaso du Arrasateko Udalak. Hain zuzen ere, Arrasatekoa izan da EAEn diru-laguntza handiena jaso duen Udala. Espainiako estatuan 124 erakunderen artean bosgarrena.