Azken lehia berdinduta, bigarren bukatu du Ford Mugarrik igoera fasea

Mireia Bikuña 2018ko mai. 13a, 15:45

Clavijoren kontrako partidua 33-33 bukatu da. Hori horrela, aste bukaeran jokatu diren fase guztietatik, bigarren lekuan bukatu duten hiru talde onenak ere Lehen Nazional mailara igoko dira. Horren zain geratuko dira arrasatearrak. Bitartean, oso gustura daude igoera fasean egindako lanarekin. Poblenou taldeak lortu du zuzeneko igoera. "Talde honek azken hiru urtetan egin duen lana ikaragarria izan. Bi igoera jokatu ditugu eta taldeak, urtez urte, bizirik mantentzen jakin izan du. Oso harro nago", esan du Patxi Gartzia entrenatzaileak. 

 Aste bukaera osoan bezala, gaur ere lepo bete da Iturrpieko harmaila. Talde guztietako zaleek girotu dute goiza kantuekin eta instrumentuen doinuekin. "Arrasaten eskubaloia bizirik dagoela erakutsi gura izan dugu. Zaleak erakarri. Guretzat erronka handia izan da igoera fasea Arrasaten jokatzea. Lan handia, baina emaitza begi bistakoa da. Nahiz eta ez igo, helburua bete dugu", esan du bukaeran Ines Azpiazu presidenteak."Talde honek azken hiru urtetan egin duen lana ikaragarria izan. Bi igoera jokatu ditugu eta taldeak, urtez urte, bizirik mantentzen jakin izan du. Oso harro nago", esan du Patxi Gartzia entrenatzaileak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak