Igoera faseko lehen partidua irabazi du Ford Mugarrik: 27-21

Mireia Bikuña 2018ko maiatzaren 11

Bigarren zatiaren hasieran egindako 7-2ko partzialari esker, bost goleko tartea zabaldu dute arrasatearrek, eta bukaerara arte mantentzen jakin izan dute. Lehen zatia oso parekatua izan da. Gehienez ere gol bateko errenta izan dute biek ala biek. Iruñako taldeak esperientzia handia erakutsi du kantxan, baina, zaleen laguntzarekin, etxeko taldea gailendu zaio. Bihar, Poblenou taldearen kontrako jokatuko dute Patxi Gartziaren mutilek, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak