Ford Mugarrik ezin izan du Poblenou mendean hartu

Iker Oñate 2018ko mai. 12a, 21:15

Lehen Maila Nazionalerako igoera fasean murgildurik, partidu garrantzitsua zuen Ford Mugarrik gaurkoan; Poblenou talde kataluniarra izan dute aurkari. Eta, azkenean, kanpokoen alde egin du balantzak: 26-28.

Lehiakortasunak ezaugarritu du gaurko partidua. Oro har, inor ez da izan ihes egiteko kapaz. Hori bai, gol gutxiko aldea bazen ere, kataluniarren alde zihoan balantza. Eta hala bukatu dute lehen zatia:13-14.

Bigarren zatia hasita, ostera, ihes egiteko keinuak egin dituzte Poblenoukoek. Baina ondo eutsi diote arrasatearrek. Aurretik jartzea ere lortu dute bigarren zatiko 21. minutuan –23-22 zioen markagailuak–. Dena den, osteko minutuetan, epaileak bi minutuz egotzi ditu Arrasateko zenbait jokalari. Eta hor bukatu da arrasatearren gorabidea. Bukaeran: 26-28 –kataluniarrak garaile–.

Gaurkoaren ostean, igoera ez da arrasatearren kontua soilik: Poblenouren porrota eta haren garaipena du beharrezko Ford Mugarrik. Biharko partiduaren garrantziaz jakitun, Iturripera joateko deia egin diete jokalariek zaleei. 12:15ean hasiko da partidua, Iturripen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak