Baleikek dio herritarrei galdetu behar zaiela espainiar bandera nahi duten edo ez

Xabi Gorostidi 2018ko mar. 23a, 11:31

Euren ustez, plaka baten bidez auzitegiek behartuta jarritako ikur bat dela irudikatzea "aukera bat" izan daiteke, baina nahiago herritarrei zuzenenean galdetzea: "herritarrek eskubide osoa dute gure herria ordezkatuko dituzten sinbolo eta ikurrak aukeratzeko, eta Udalaren eginbeharra da hau horrela izateko baliabide eta erremintak martxan jartzea".

Hona hemen Baleikek komunikabideetara bidalitako oharra, bere osotasunean:

"Baleike udal taldetik, gaia mahai gainera heldu zen momentutik irizpide bera defendatzen jardun dugu; hau da, Arrasateko herritarrak burujabe direla eta eskubidea dutela udal politikan eragiten duten erabakietan parte hartzeko. Demokrazian sakontzea eta partaidetzaren esparruak areagotzea ezin da eslogan hutsa izan azaleko ekintza estetikoetara mugatua. Auzitegi Espainiarren aginduz bandera inposatu dela adierazten duen plaka jartzea, posibilitate bat dela iruditzen zaigu, baina gure ustetan arrasatear guztiei erabakitzeko eskubidea irekitzea onuragarriago dela deritzogu. Gure proposamena beraz, aurrekoetan adierazi genituen lerroak jarraituz, udal gobernuak arrasatearrei kontsulta zabaltzeko prozesua artikulatzea litzateke, hainbat aukera ezberdinek dituzten ondorio eta eraginetaz informatuz. Arrasateko herritarrak eskubide osoa dute gure herria ordezkatuko dituzten sinbolo eta ikurrak aukeratzeko eta udalaren eginbeharra hau horrela izateko baliabide eta erremintak martxan jartzea dela uste dugu. Edozein inposaketaren gainetik, herri botere eta borondatea indartzea izango da beti gure bidea.

Ez da berria, 1979ko Abuztuan ere Guardia Zibilak, Gobernadore Zibilaren aginduz, ikurriña kenduarazi zion Udaletxeari. 40 urteren ondoren, Auzitegiek ikurra berriro inposatu dute. Legedi honetan hilabete pila darama gaiak mahai gainean geldirik, beste alderdi guztiek Auzitegi Espainiarren agindua betetzea erabaki bait zuten eta horrezkeroz, udal gobernuak gaia giltzapean izan du. Bitartean, argi geratu da herri mailan Auzitegien inposaketak polemika eragin duela eta gaia ebatzita ez dagoela. Guk behin eta berriz helarazi dugun proposamena serioki hartzea eta lantzea eskatzen diogu udal gobernuari, beste aldera begiratzeari utziz."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak