Hona hemen EH Bilduren oharra bere osotasunean:
"Arrasateko EH BILDUk salatu nahi du Estatuak eta bereziki bere auzitegiek bandera espainiarra inposatzea. Mehatxu eta zigor bidez inposatu nahi du hainbat eta hainbat euskaldunoi arrotza zaigun bandera eta 2017ko uztailetik herriko udaletxearen mastan eskegita dagoena.
Hilabeteak eta hilabeteak pasatu dira eta ez diogu gaiari hobatu. Aberri egunaren ateetan, non hamaika arrasatearrek ikurrina eskegitzen duten euren balkoietan, ikurrinari merezi duen lehentasuna eman nahi diogu bandera espainiarraren inposaketa salatzen dugun bitartean. Beste herri batzuetan egin da, Debagoienan beran urrun joan gabe, eta uste dugu Arrasaten ere badagokigula egitea.
Horregatik 2 proposamen motz plazaratu nahi ditugu:
- Herriko plazan masta batean lehentasunezko presentzia ematea ikurrinari.
- Udaletxean plaka bat jartzea salatzeko Auzitegi Espainiarrek inposatuta jarri
dugula bandera espainiarra.
Proposamena egiten dugu eztabaidatu dadin udal alderdion artean, ziur baikaude
adostasuna lortzea posible izango dela eta etorkizunean urrats berriak emateko
aukeraz hitz egitea".