Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokiako esku-hartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Arrasateko Udalaren lankidetzari esker egin da, eta zuzendaritza teknikoa Arrasate Zientzia Elkartearen eta Aranzadi Zientzia elkartearen ardura izan da.
Aztertutako eremuan ez dute Erdi Aroko gotzainaren arrastorik aurkitu, baina bai Erdi Aroko beste hainbat aztarna. Hala, burdina lantzearekin lotutako eraikin baten presentzia dokumentatu ahal izan dute, XVI.mendean, egungo elizaren dorrea eraiki zutenean bota zutena.
Aurkitutako Erdi Aroko aztarna interesgarrienak, baina XIII. edo XV. mende inguruko nekropoli batenak dira. Nekropoli hau 1448ko sutean desagertu zen eta egungoa baino txikiagoa zen eliza baten bueltan sortu zen. Lurreko buztin naturalean zulatutako forma obalatuko hobi multzo bat topatu dute, elakrren artean kale paraleloan antolatutakoa. Hobi bakoitzak zenbait banako biltzen ditu elkarren gainean. Hamabost pertsonaren hezurrak aukritu ditutze, modu xumean, ostilamendurtik gabe eta ekialde-mendebalde orientazioarekin lurperatuta. Giza hondakinen azterketa osteologikoa egingo dute orain, haien dieta zehazteko eta DNA lortzeko.
Brontze Aroko zeramika
Baina Erdi Arokoak baino asko lehenagokoak diren arrastoak ere aurkitu dituzte indusketa lanotan: Brontze Arokoak diren zeramika pusketa batzuk. "Horrekin bakarik ez gara gai esateko zein motatako asentamendua zen. Baina baieztatu dezakegu orain 3.500-3.900 Arrasateren hiribilduan jendea bizi zela", adierazi du Aranzadiko arkeologo Alfredo Morazak.
Aurkikuntzen berri emateko agerraldian Alfredo Morazaz gain Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak, Arrasate Zientzia Elkarteko Xabier Bengoak eta Aldundiko arekologo Mertxe Urteagak hartu dute parte, eta azaldu dute oraindik ere erabakitzeko dagoela parrokian lan gehiago egin edo ez.Mertxe Urteagak, bere aldetik, azaldu du datazio lanek erakutsi dutela Goikobaluko gaztelua XIII. mendekoa zela.