Gema Lasarte: "Emakume bertsolariak ahaldundu egin dira, hori da gure lanaren emaitza"

Imanol Beloki Unamuno 2016ko abe. 27a, 20:09

AEDk eta Ekin Emakumeak elkarteek antolatuta, Emakume bertsolariak: Ahanzturatik diskurtso propiora mahai-ingurua egin dute Kulturateko areto nagusian. Bertan, EHUko ikerketa talde batek kaleratu berri duen lan bat izan zuten hizpide.

AEDk eta Ekin Emakumeak elkarteek antolatutako mahai inguruan; Gema Lasarte, EHUko irakaslea eta ikerketaren zuzendaria izan dena, eta Ana Isabel Ugalde arrasatearra, EHUko irakaslea eta ikerketan parte hartu duena. Eurekin batera, Maider Arregi bertsolari oñatiarra eta gidari lanetan, Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolari arrasatearra izan dira.

Ikerketa horretan, hegemonikoki gizonezkoa izan den eremura emakumeen hurbilketa ahalbideratu duten iniziatiba eta faktoreetan sakondu dute egileek eta haietako bik azalpenak eman dituzte. Horrez gain, Maider Arregi bertsolariak ere bere bizipenak kontatu ditu, perspektiba historikotik baino, bertsolari den azken lau urtetako ikuspegitik. "Geroz eta gehiago gara emakume bertsolariak. Gaiak ere aldatzen joan dira urteen poderioz… Emakume bertsolari erreferenteak izatea ere garrantzitsua dela esango nuke. Erreferenteak dauden momentuan bidea zabalduta dago, diskurtso feminista eduki dute eta nire pentsaerarekin bat datoz…".

Emakumeak eta gizonak sano

Ana Isabel Ugaldek, bestalde, aipatu zuen sanotasuna dela garrantzitsuena: "Mugarri da, 1.851an, antolatutako Lore Jokoak. Bertan egindako txapelketan, gizonak eta emakumeak sano egiten zituzten txapelketak elkarrekin. Hori da garrantzitsuena, emakumeak eta gizonak sano aritzea bertsotan eta horren alde egin behar dugu".

Emakume bertsolariak ahalduntzen

Gemma Lasartek adierazi du: "Emakume bertsolariak ahaldundu egin direla ikusi dugu, hori izan da gure lanaren emaitza. Hori horrela izateko, emakumeek urteetan egindako enpoderatze paradigma, martxan jarritako mekanismo askorengatik gertatu da…".

Emakume bertsolarien gaia zabal landu zuten mahai-inguruan, eta aurrera bidean, emakumeen arazoen diagnosiak egin behar direla azpimarratu zuten, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak