Arrasateko Udaleko alderdi guztiek salatu dute batzokiaren aurkako erasoa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko aza. 7a, 20:49

EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, Baleikek eta Irabazik joan den egubakoitzean batzokiaren aurrean bertako bi langile lanetik irteten zeuden momentuan gertatu zen erasoa gaitzetsi dute. Era berean, langileei elkartasuna adierazi diete Arrasateko udalbatzan ordezkatuta dauden alderdi guztiek. Erasoan, pintura gorria jaurti zieten ezezagun batzuek batzokiko bi langileri.

Hauxe da EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, Baleikek eta Irabazik Arrasateko Udaleko bozeramaileen batzordean adostu eta hedabideetara bidali duten oharra, osorik:

"Arrasateko Udalak pasa den ostiral gauean Arrasateko batzoki aurrean, bertako bi langile lanetik irteten zeuden momentuan gertatu zen erasoa salatu eta gaitzesten du; era berean, langileei gure elkartasuna adierazten diegu.

Herritargoak eskatzen duen elkarbizitza eta bakearen bidean oztopoak jartzea eragiten dute horrelako akzio ulergaitzek.

Etorkizuna elkarrekin eraikitzeko bidean errespetua eta elkarbizitza oinarri izan daitezen lanean jarraituko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak