Hasierako proposamenaren arabera, Enplegua Erregulatzeko Espedientea aplikatuko litzateke "era partzialean", eragina izango luke 142 langilerengan, eta bermatuko luke haien soldata 100%ean.
Egoera konpondu barik
Edozein modutan, esandako moduan, enpresa batzordeak ez zuen proposamena onartu, "ez zukeelako konponduko enpresaren egoera"; izan ere, uste dute "beste neurri batzuk" hartu beharko liratekeela lantegiaren egoera konpontzeko.
Bihar egingo dute bigarren batzarra, bada. Horrek ez du esan nahi, baina, azkena izango denik. Hori bai, enpresa batzordeko iturrien arabera, Fagor CNAko zuzendaritzak "presa" du erabakiren bat hartu eta neurriak aplikatzen hasteko, eta kontuan hartuta haien hasierako asmoa dela azaroan bertan hastea EREarekin, denbora faktore garrantzitsua izango da erabakiren bat hartzeko orduan.