Kirol arloari dagokionez, Malen Ruiz de Azuak Burgosen egindako marka erabakigarria izan zen haren talde Irungo Bidasoa Ohorezko mailara igo dadin. Txapelketako protagonista bilakatu zen arrasatearra. 4,27ko markarekin ahalegindu zen, eta listoia 4,22 metrotan gainditzea lortu zuen, estatuko urteko markarik onena ezarrita, eta Espainiako marken artean historiako bosgarren onena –aire librean–.
Kluben arteko txapelketan
Istar Dapena eta Iñigo Uribarren, berriz, Castellón egon ziren Kluben Arteko Txapelketan; Dapena hirugarren sailkatu zen (5 metro) pertika saltoan, eta Maialen Axpe bigarren izan zen (4 metro); Salto hirukoitzean, berriz, Iñigo Uribarren bigarren izan zen. Madrilen, berriz, 100 metrotan Ibai Fernandez zazpigarren izan zen (11.28).