Arrasateko Udalaren erantzuna, eguneratuta, atleten haserrearen arira

Xabier Urtzelai 2016ko eka. 16a, 16:37

Arrasateko Udaletik prentsa oharra helarazi dute, atletismoko lagunen haserrearen arira:

"Arrasateko Udalak argi utzi nahi izan du, herritar orori eta herriko kirol talde guztiei instalakuntza duinak eta egokiak bermatzea duela xede. Gauzak horrela, egunerokotasuneko gaiei eta arazoei lehentasuna eman dietela eta emango dietela nabarmendu dute, nahiz eta, asmoa den erdi eta epe luzera proiektu handiago bat garatzea kirol arloko beharrei erantzun integrala emateko. Horren harira gehitu dute, egun hauetan komunikabideetan azaldutako kirolari batzuen kexak onartzen dituztela eta kirol eragile eta kirol instalakuntza erabiltzaile ezberdinen beharrei erantzuteko lanean arituko direla beti ere udalak dituen errekurtsoen arabera. Era berean udaletik adierazi dute kirol elkarte eta prentsaren laguntzaz, bozketa zabal baten bidez, kirolari Arrasatearren ibilbide, lorpen eta lanak goraipatuz; errekonozimendu modura kirol sariak 2016 banatu direla berriki. Horietako batzuek Real Sociedad, Atletico San Sebastian eta Bidasoa Atletiko Taldea elkartetan federatuak dauden arren, kirolari hauek beti izan dute eta etorkizunean izango dute Arrasaten entrenatzeko aukera herriko kirol taldeetan federatuak daudenen baldintza berdinetan, betidanik, udalaren babesa eta laguntza izan baitute horretan. Amaitzeko, udaletik sariz beteriko etorkizuna opa diete Arrasateko kirolari guztiei eta bide batez, eskerrak eman nahi izan dizkie beren ospeari esker Arrasateko izena luze eta zabal ezagutzera emateagatik."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak