Murua eta Llodio kadeteek arazorik gabe hartu zituzten mendean azkoitiarrak, eta 7 eta 22 irabazi zuten. Gazteek, Iturriotzek eta Bengoak, ostera, ez zuten zereginik izan. Lehen tantoa etxekoek egin arren azkoitiarrak jaun eta jabe izan ziren kantxan, eta 22 eta 2 galdu zuten arrasatearrek.
Partidu berdindua seniorrek
Seniorrak, Arabaolaza eta Bolinaga, irabazteko gogotsu kantxaratu ziren jakinik aurkariek ez zietela ezer erraztuko. Aurretik jarri ziren hasieratik, eta zazpi tantoren aldea ere izan zuten, 5 eta 12. Baina ondoren makalaldia etorri zitzaien eta, hainbat huts tarteko, 14na berdindu zuten. Azkoitiarrak piztu egin ziren eta aurretik jartzea lortu zuten. 19na berdindu zutenean, Arrasatekoek gordetako indar apurrak atera eta pilotakada guztiak borrokatuta, irabaztea lortu zuten: 19-22.
Datorren astean itzulerako partiduak jokatuko dituzte Azkoitian. Bigarren kanporaketa bideratuta utzi dute baina ezingo dute hutsik egin arrasatearrek aurrera egin gura badute.