Kadeteek eta gazteek irabaziko zuten itxaropenarekin joan ziren atzo, egubakoitza, Tolosara oñatiarrak, eta halaxe izan zen. Seniorrek, ostera, ez zuten ezer egiterik izan. Datorren egubakoitzean etxean jokatuko dute, eta helburua da hiru partidutatik bi irabazita aurrera egitea.
Perez eta Gartzia kadeteek 22-19 irabazi zuten; Biain eta Otamendi gazteek ere irabazi, 22-19; eta Uriarte eta Azkarate seniorrek, ostera, galdu 8-22. "Partidu orekatuak jokatu zituzten eta ondo jardun zuten bai kadeteek, bai gazteek", adierazi du Josu Osak. Uriarte eta Azkaratek, ostera, ez zuten zereginik izan.
Bigarren kanporaketako itzulerako partiduetan ere emaitza berbera gurako luke Osak: "Lehen kanporaketa pasatzea handia izan zen guretako, eta bigarrena are handiagoa izango litzateke. Horretarako bi partidu irabaztea komeni zaigu datorren egubakoitzean".