Roig eta Etxaniz kadeteek 5-22 galdu zuten; Zubizarreta eta Otermin gazteek, 12-22; eta Muguruza eta Larrañaga seniorrek, 7-22. "Bagenekien aurkari gogorrak zirela, baina pilotariak ilusio handiarekin joan ziren eta gustura jardun zuten", jakinarazi du Azkoitiak. Gero elkarrekin afaldu zuten guztiek lagunartean.
Itzulerako partiduak egubakoitzean, maiatzaren 27an, jokatuko dituzte 19:30ean, Bergarako pilotalekuan. "Emaitzei buelta emateko modurik ez dago baina pilotariek pozik jokatuko dituzte partiduok", aurreratu du Azkoitiak.