Ford Mugarrik ezin izan du kategoriaz igo

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mai. 15a, 18:08
Ford Mugarriko jokalariak talde argazkian.

Ford Mugarrik igoera faseko bi partiduak galdu ditu asteburuan Alcasser eta Bordils taldeen aurka, eta Marratxi taldearen aurkako hirugarren partidua irabaztea lortu duen arren (28-20), ez da kategoriaz igoko. Izan ere, sailkapenean hirugarrenak geratu dira arrasatearrak, eta igoera faseko sailkapeneko lehen taldea eta bigarrena igoko dira soilik.

Estatuko Lehen Mailako igoera faseko sailkapena hala geratu da: Lehen postuan, Alcasser sei punturekin, Bordils bigarren postuan, lau punturekin, Ford Mugarri hirugarren, bi punturekin, eta laugarrenean, Marratxi puntu barik.

Eskerrak guztiei

Arrasate eskubaloiko Andoni Arandok adierazi du aste-bukaera luzea izan dela, eta oso nekatuta dauden arren, bikain pasatu dutela. "Aukera barik gindoazela pentsatzen genuen, eta egubakoitzeko partidua pena izan zen galtzea, oso ondo jokatu genuelako. Hala ere, jarrera bikaina izan dute jokalari guztiek, eta zuzendaritzari, entrenatzaileari, zaletu guztiei, gurekin etorri diren fisioterapeutei, eta jokalariei eskerrak eman nahi diegu. Hurrengoan izan beharko du…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak