Bordils taldearen aurka ezin izan du Ford Mugarrik (34-20)

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mai. 15a, 10:00

Ford Mugarrikoak talde argazkian.

Ford Mugarrik ezin izan du Bordils talde kataluniarra garaitu igoera faseko lehen kanporaketako bigarren partiduan. Kataluniarren talde gazteak gehiago izan zela erakutsi zuen.

Arrasatearrak 1-4 irabazten hasi ziren partidua, baina poliki-poliki aurrea hartu zuten kataluniarrek, 8-6 aurretik jarriz. Jokalarien aldaketak egin arren, kataluniarrak nagusitu ziren Ford Mugarriko jokalarien joko mota geldotu, eta oso ongi defendatuz.

Atsedenaldira 18-13 iritsi ziren, eta jokalarien nekea nagusitu ahala abantaila areagotu zuten aurkariek 22-14 jarriz.

Ford Mugarrik adorea erakutsiz 22-17 jarri ziren, baina berriz ere, aurkariek aldea areagotu zuten 27-18, eta amaiera arte hala jarraitu zuen, azken emaitza 34-20 izanik.

Zuzendaritza eta zaleak harro

Partidu zaila eta emaitza gogorra izan arren, berriz ere jokalariek ahal zuten guztia eman zuten, eta zuzendaritza eta zaleak oso harro daudela adierazi du Andoni Arandok (Arrasate Eskubaloia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak