ELMA enpresaren sorrera (2/2)

ELMAren katalogoa.

"Egia da ekintzaile haiek Elma martxan jarri aurretik eskaintza zabala izan zutela Gipuzkoako kapitalista batzuengandik, finantza errekurtsoak handitzeko. Baina garbi eduki zuten lehen unetik ezin zutela euren etorkizuna hipotekatu", halaxe aurkezten du Josemari Velez de Mendizabalek ELMA enpresaren sorreraren bigarren kapitulua.

Hala ondorioztatzen da ELMAren sorrerara dela-eta, Cerrajerako ugazabei asmoen berri emateko helarazitako dokumentuan aditzera eman zutelako baliabideak eskuratzeko "eskaintza baliotsuak" izan zituztela, nahiz eta haiek ez onartu, baliabide propioen alde egin zutelako apustu enpresa abiarazteko. 

Etorkizuna hipotekatu nahi ez

"Egia da ekintzaile haiek Elma martxan jarri aurretik eskaintza zabala izan zutela Gipuzkoako kapitalista batzuengandik, finantza errekurtsoak handitzeko. Baina garbi eduki zuten lehen unetik ezin zutela euren etorkizuna hipotekatu. Unión Cerrajeraren hesitik ateratzea beste kapital-esparru berri batera sartzeko ez zen, hain justu, bilatzen ari zirena. Eta uko egin zioten laguntzari", dio ildo horretan Debagoieneko historiagileak.

Lantegi berriaren bultzatzaileek azpimarratu zuten, baita ere, "esportaziorako asmo sendoa" aurkezten diotela "Toribio Agirreri sinatzaileek eta horrela izan zela baiezta daiteke, Amerika eta Afrikako merkatuetaraino iritsi baitziren". Eta oro har, Union Cerrajerarekiko lehian ez sartzeko erabakia behin eta berriz adierazi zuten gutun hartan.

Langilea kaleratu

Kontuak kontu, eta asmoak asmo, "eskutitz hark oso harrera txarra izan zuen Union Cerrajeraren Administrazio Kontseiluan. Gutuna irakurri eta egun berean, Cerrajerako kontseiluak 67 urteko Nikolas Mendizabal (Velez de) agurea kalera bota zuten haren bi semeek "lehiakide izango zen enpresa muntatzeko joan zirelako".

"ELMA eta Unión Cerrajeraren arteko liskarrak urte luzetan eman ziren. Katalogoetan eduki zuten lehiarengatik baino gehiago ordura arteko sarrailginen protagonismoa jota geratu zelako. Eta hori barka ezina zen Unión Cerrajeraren erritmora lan egiten zuen Arrasate gris hartan", bukatzen du kontakizuna Debagoieneko historiagileak.

Testua osorik irakurtzeko Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.