'ELMA enpresaren sorrera. Lehen zatia'

Ubane Madera 2016ko ots. 11a, 07:00
ELMA enpresako produktuen iragarkia.

"Berrogeita hamar urtez bere biziko indarrarekin aritu zen munduko merkatuetan eta arrasatear zein inguruko herritar askori lan eman zien" ELMA enpresaren "erditzeaz", eta hura baliatuta, orduko "gizarte ikuspegiaz" dihardu gaur Josemari Velez de Mendizabal historiagileak Hots Begi Danbolinak blogean.

1923ko irailean idatzitako gutun bat transkribatu du Debagoieneko historiagileak. Hain justu ere, Toribio Agirreri, Union Cerrajerako gerenteari eman ziotena ELMAren sortzaileek.

Arrazoi ekonomikoak

Laburbilduz, gutun haren bitartez jakinarazi zioten Toribio Agirreri Cerrajeratik alde egin eta beste enpresa bat sortu behar tutela, besteak bes, "ante la perspectiva de que la lentitud de nuestro mejoramiento económico no evitará que nuestros amados hijos y familiares tengan que sufrir la misma penuria de recursos que nosotros", azaltzen diote hari.

Gutuna sinatu zuten Roman Velez de Mendizabalek eta Daniel Arkauzek, bestelakoen artean.

Hurrengo kapitulu batean gertakari horren gaineko xehetasun gehiago emango dituela iragarri du Josemari Velez de Mendizabalek. Bien bitartean, gaurko kontakizun osoa irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogean klika daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak