Azken sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea gaur, eguena, Arrasateko Herriko Plazan (19:30)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko otsailaren 18a

Joan den aste bukaeran emandako sexu erasoa salatzeko Emakumeen Mundu Martxa taldeak elkarretaratzea deitu du gaurko, eguena, Herriko Plazan (19:30): "Erailketa matxistekin batera, emakumeen aurkako sexu bortizkeria eta eraso fisikoak dira emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latzenak. Indarkeria matxistak, ordea, aurpegi asko ditu eta hori errotik desagerrarazi nahi badugu, ezinbestekoa da herritarron zein erakunde publikoen erabateko erantzukizuna eta inplikazioa", adierazi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak