Jarraian, Arrasateko Udalak kaleratu duen adierazpena, osorik:
"Arrasateko Udalak irmo bere gaitzespena azaldu du Arrasaten joan de astebukaeran gertatutako eraso matxistaren aurrean. Udalak gogorarazten du sexu erasoek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten.
Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Eraso honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.
Udalak elkartasuna adierazten die erasotuak izan diren emakumeei, bere senideei eta lagunei.
Arrasateko udalbatzak, gaur 19:30ean Herriko Plazan, Emakumeen Mundu Martxak deitu duen gaitzespen kontzentrazioan parte hartuko du. Honekin batera, herritarrei parte hartzera animatzen diegu".