Gertaera domekan izan zen, goizeko hamarrak aldera. Emakume batek Ertzaintzari bere bikotekide ohiak eraso ziola jakinarazi zion, eta ertzainak etxebizitzan bertaratu ziren.
Jarraian, ertzainek gizon batek bikotekide ohiari ostikoak eta ukalbikadak eman zizkiola konprobatu ahal izan zuten. Erasotuaren ahizpak ere, tartean sartzen saiatzeagatik kolpeak jaso zituela azaldu dute Segurtasun Sailetik.
Ertzaintzak inbestigazioak hasi zituen, eta ustezko erasotzailea lokalizatu ostean, ustezko egoitzaren bortxatze eta bikotekide ohiaren aurkako lesioengatik atxilotu zuten.
Atxilotuak aurrekari polizialak ditu, eta Bergarako guardiako epaitegira eraman dute.