Zuhaitz landaketari garrantzia eman diote koalizio ezkertiar eta abertzaleko zinegotziek: "Gure zuhaitzak, gure basoak, gure Ama Lurra gu guztion ondare dira eta guztion ardura da, beraz, haien alde lan egitea".
Aurreko agintaldian Kurtzetxiki mendi eremua berreskuratzeko ekimenarekin jarraitzea gura du EH Bilduk: "Udalaren eta herritarren arteko auzolanari esker, urrats garrantzitsuak eman ditugu mendi eremu hori berreskuratzeko eta bihar segida emango diogu ekimenari, 40 gaztainondo eta intxaurrondo landatuz".
Zuhaitz Feria eta pago gorriaren landaketa
Goizean zehar egingo diren beste ekintzetan parte hartzera ere gonbidatzen dituzte herritarrak. Alde batetik, Seber Altube plazan, hileroko baserriko produktuen azokarekin batera egingo den Zuhaitz Ferian eta, beste alde batetik, 13:00etan Arrasate pasealekuan pago gorri bat landatzeko ospatuko den ekitaldian: "Gure zuhaitzei, gure basoei, Ama Lurrari zor diegun guztia aitortu eta eskertzeko modua izango da", gaineratu dute.