"Baleike udal taldeak ondorengoa adierazi nahi du:
6 hilabete igaro dira udal kudeaketa hasi zenetik eta Baleike Udal Taldeak Asanbladan bildurik hurrengo hausnarketa eta erabakiak burutu ditu:
Uztailaren 13an bi alderdiak (EAJ eta BALEIKE) akordio batera heldu ziren puntu batzuetan bien programak partekatuz. EAJ hurrengo BALEIKE-ren programako puntu batzuk aurrera eramatea adostu zuen:
-
Hiritar parte hartzearen gaineko ordenantza bat eratzea
-
Udal Gardentasun webgune bat eratzea non hiritarrei Arrasateko Udaletxeko funtzionamendu, prozedurak, proiektuen buruzko informazioa, udalaren egoera etab...etaz informatuko zitzaien
Gobernu Taldeak eta EAJ alderdiak ez dituzte puntu hauek bete 6 hilabete hauetan eta ez dute inolako interes edo betetzeko jarrerarik erakusten. Parte hartze irizpide eta metodologia batzuk landu eta aurkeztu ditugu, kostu oso urrikoak. Eman zaizkigun erantzunak ezezkoak edo hutsak izan dira, udalean burutu diren parte hartze prozesuak bakanak eta isolatuak izanik. Konturatu gara arlo honetako ekimenak eskuordetu egin dituztela, beste udal taldeekin hitz egin, eztabaidatu eta adosteko lanak bigarren plano baten baztertuz. Honetaz gain, parte hartzerako partida bat eskatzeko beharra izan da, beregain hartu duten parte hartzearekiko ardura urria nabarian ageriz.
Akordioak argi dio bi alderdietako batek ez baduela sinatutakoa betetzen, hauetako batek amaitutzat eman ahal izango duela eta Baleikek Ongizate arloari uko egingo diola.
Ongizate arloa ilusioz eta gogor lan eginez aurrera eramaten saiatu gara, eragile ezberdinekin hitz egin eta gure gizarte ikuspuntua txertatu nahian. Gure helburu nagusiak Harrera Protokoloa martxan jartzea (Arrasatera datozen hiritar berriei bidea erraztuz) eta tokiko gizarte erakundeei laguntzak eta koordinazioa hobetzea izan dira, behar larrienean dauden hiritarren laguntza programekin egiten den lan fina jarraituz.
Gobernu Taldeak Ongizate arloa kudeatzeko autonomia ematen ziola Baleikeri adierazi zuen, saileko aurrekontuen eraketa kudeaketaren ardatzetako bat izanik. Konfiantza hau puskatuta geratu dela deritzogu, saileko aurrekontuak aurrera atera ahal izateko baldintzak jarri zitzaizkigun momentuan. Arloa behar den bezala eramateko ahalmenik ez zaigu uzten eta ez dugu nahi baldintzaturik kudeatzea herritarrei iruzur egitea izango litzatekeelako.
Sinatutako akordioa eta konpromezuak aurrera zintzotasunez eramaten saiatu gara, baina ezberdintasunak handiegiak izan dira prozedura eta politika mailan. Gure proposamen, proiektu, ikuspuntu eta politikan lan egiteko erak ez dira bateragarriak eta hitzak politak izan daitezkeen arren ez ditugu gure lan eta ideia politikoak islaturik ikusi. Oposizioan jarraituko dugu, eraikitzeko asmoz, kaletik baina inongo arloren kudeaketa eraman gabe, ez bait dira horretarako baldintzak betetzen".