"AKORDIO HAUSTURA SSP BALEIKE ETA EAJ-PNV TALDEEN ARTEAN
- EAJ-PNVtik harridura eta ezin-ulertua erakutsi nahi ditugu SSP Baleikek aurrekontuen plenoa baino ordu bete lehenago hartutako erabakiarekin, hain zuzen ere, bi alderdien legegintzaldirako akordioa haustearena.
- Irmoki salatzen ditugu SSP Baleikek emandako arrazoiak hitzarmena bertan behera uzteko, ez bait dute errealitatearekin bat egiten:
1) herritarren parte- hartze ordenantza bat sortzea: Udaletxeak lanean dihardu irailetik Innobasquerekin (Berrikuntzaren Euskal Agentzia), proiektu pilotu baten ildotik, 0 kostuarekin, Arrasaten parte hartzea burutu eta formalizatzeko oinarriak ezartzeko. SSP Baileke prozesu honen jakitun eta partaide izan da hasieratik.
2) Udal gardentasuna web gunearen sorrera: abenduaren 10etik, Udalaren webgunean gardentasun atari bat ireki zen prozesu zabalago baten lehenengo urrats gisa (besteak beste, argitaratu dira jaien kostuak, udal gastuak, etab.)
- SSP Baleikek askatasuna eta autonomia osoz kudeatu du Gizarte Zerbitzuen saila gure hitzarmena hasi zenetik.
- Salatu egiten ditugu SSP Baleikek erabilitako argudio faltsuak Gizarte Zerbitzuen kudeaketari uko egiteko, askatasun eza aipatuz. Sail honentzako 2016ko aurrekontuak, alderdi moreak berak prestatu eta proposatutakoak dira.
- Horregatik, EAJ-PNVtik SSP Baleikek hartutako bidea partidistatzat jotzen dugu, azken hauteskundeen emaitzek bultzatutakoa delako. Atsekabez hartu dugu SSP Baleikek izan duen hauteskundeetako emaitza onak Arrasaten interesaren alde erabili beharrean, estrategia politiko baten mesedera bideratzea.
EAJ-PNVk Arrasaterekin daukan erantzukizun eta konpromisoz lan egiten jarraituko du eta Gizarte Zerbitzuen buru gisa Amaia Azpiazu jarriko du, gizarte ongizatean eskarmentu handiko emakumea, gure herriarentzat hain garrantsitsuak diren esparru sozialeko erronka berriei aurre egiteko".