Ifam enpresako arduradunen arabera, gaixotu den langilea 1972tik 1991ra "noizbehinka" ibili zen lanean amiantoaren inguruan, baina 1991tik aurtengo otsailera –gaixotasunagatik baja hartu zuenera arte– ez zuen produktu kaltegarri horren ondoan lan egin.
"Harridura" Osalanen
Bestalde, Ifameko ordezkarien arabera, Osalan "asko" harritu zen euren enpresan kasu hori eman izanagatik: "Adibidez automobilgintzan diharduten enpresetan ohikoagoak dira halako kasuak eta ezingo dugu jakin zein den benetan arazoaren jatorria".
Analisiak gainerakoei
Gainera, Ifameko ordezkariek jakinarazi dute amiantoak eragindako gaixotasunek ez dutela protokolo prebentiborik: "Amiantoaren inguruan lan egin zuten langile guztiei aldizkako analisiak egingo zaizkie gaixotasuna garatu duten jakiteko, sintomak oso epe luzera agertu daitezkeelako, batzuetan baita 40 urtera ere. Eta beste kasuren bat agertuz gero aurpegia emango dugu".