Bizkaia etorbidea eta Gorostiza (Malbinak) auzoa lotzen dituen igogailua 2010eko urriaren 29an inauguratu zuten eta ordutik zenbait buruhauste eragin dizkio Udalari. Igogailua behin baino gehiagotan erasotu dute eta konponketa lanetan inbertsio garrantzitsuak egin behar izan dira. Oraingoan herritar batek jakinarazi dio GOIENAri ingurua "oso zikin" dagoela eta pertsona batek bertan egiten duela lo, "egoera tamalgarrian". Udalari eskatu dio hartu beharreko neurriak har ditzala.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.