Kalteak berehala konpontzeko erabakia hartu zuen alkatetzak, igogailu hori herritar asko erabiltzen dute-eta. 5.000 euro baino gehiagoko kostua izan dute konponketek eta Orona enpresa, igogailu horren mantentze kontratua duen enpresa bera, izan da lanok egin dituena.
Sauna berria kiroldegian
Bestalde, asteon onartu da Tokiko Gobernu batzarrean Musakolako kiroldegian sauna berria jartzeko lanak Juper enpresari esleitzea. Lanok 7.500 euro inguruko aurrekontua dute; aurkeztu diren hiru enpresetatik merkeena aukeratu du Udalak, eskaintza guztiak egokiak direla pentsatuta. Erabiltzaileen eskaerak aintzat hartu dira beraz, eta laster sauna berria izango da kiroldegian.