Eguerdian inauguratu dute Bizkaia etorbideko igogailu publikoa. Horrek esan gura du dagoeneko zabalik dagoela bere osotasunean edozein erabiltzailerendako. Eta dagoeneko estreinatu ere estreinatu du batek baino gehiagok. 252.516 euro inbertitu dituzte igogailuari solairu bat gehitu eta oinezkoen pasabidea egiten. Udalak 180.163 euro inbertitu ditu eta Jaurlaritzak 72.353 euro.
Arrasateko Udaleko ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzakoek parte hartu dute inaugurazio ekitaldi berezian. Berezia diogu, ezen egin dutena izan da igogailua ondo dabilela ikusi eta bertan buelta bat egin.
Arrasateko Udaletik, ekitaldian parte hartu dute Ino Galparsoro
alkateak, Oihana Aranburu alkateordeak eta Itziar Lamarain (PP), Aritz
Arrieta (PSE-EE) eta Paco Gartzia (PSE-EE) zinegotziek. Udal teknikariak
eta Orona enpresako langileak (obrak egin dituztenak) ere izan dira
bertan.
Eusko Jaurlaritzatik, berriz, etorri dira Etxebizitza Saileko sailburuorde Maripaz Larrunbide eta Etxebizitza Saileko zuzendari Ignacio de la Puerta, besteak beste.