'Industria eztanda, Kulturaten'

Ubane Madera 2015ko eka. 17a, 08:42
Antzinako ELMA fabrikako materiala.

Kulturaten ipinitako erakusketa du Josemari Velez de Mendizabal historiagileak gaurkoan berbagai. "Iragan mendeko berrogeietako herria islatuta dago erakusketa honetan", dio hark.  Eta lan ikusgarri hori posible egin duen egilea goraipatzen du: Alberto Loiti. "Txalo beroa bihoakio Alberto Loitiri, (…) batez ere urtetan burututako azterketa eta bilaketa bikainarengatik", dio historialariak.

 

 

"Industriaren eztanda isila titula genezake ikusgai daukagun erakusketa. Industria baita oinarria, arrasatear gizartearen mendetako bilakaera aberatsean sortutako industriaren ispilu gardena, alegia", esaten du Velez de Mendizabalek Kulturateko erakusketa deskribatzen.

Izan ere, Loitik "zeru eta lurrak astindu" izanari esker daude Kulturaten ikusgai, besteak beste, ELMA fabrikan ekoizten zuten materiala, sasoiko erreminta industrialak, planoak, katalogoak eta beste.  

Kontakizuna osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogean klikatu beharra dago.

Erlazionatuak

Jende asko 'Arrasate 1945' erakusketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015 eka 17 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak