Irekiera arrakastatsua izan du 1940ko hamarkadako Arrasateko erakusketak. Jende asko batu da Kulturaten eta erakusketako bisita gidatua hasi baino lehen, Arrasate Zientzia Elkarteak eskerrak eman dio Udalari, emandako laguntzagatik. Inazio Azkarragaurizar jarduneko alkateak gainera, agur esateko aprobetxatu du txalo artean eta Alberto Loitik gonbidapena luzatu die herritarrei erakusketara gerturatzeko.
2015 eka 08 Arrasate
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.