Arizmendiarrietaren gaineko erakusketaz gozatzeko azken egunak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko maiatzaren 2a

Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian dago jarrita On Jose Maria Arizmendiarrietaren gaineko erakusketa, haren jaiotzaren 100. urteurrenaren harira jarri dena. Erakusketa bisitatu ez duenak maiatzaren 11ra arte izango du horretarako aukera, astelehenetik egubakoitzera, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ordu horietan abadearen gainean egindako ikus-entzunezkoa ikusteko aukera ere egongo da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak