Construcciones Amenabar enpresako langileak 08:00etan hasi dira zapatuko landaketa prestatzeko lanetan. Bihar, eguena, amaitu gura dute arbola zaharra kentzeko behar diren lan handienekin: "Zailena sustraiak kentzea da, beherantz eta alboetarantz hainbat ditu-eta. Tokoia kentzeko ezinbestekoa da sustraiak ondo kentzea", adierazi lanak bertatik bertara jarraitzen ari den arduradunak. Zapatuan, hilak 21, Zuhaitz Egunarekin eta zuhaitz feriarekin batera egingo da haritzaren landaketa, 13:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.