Zuhaitz Egunak eta zuhaitz feriak bat egingo dute otsailaren 21ean Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ots. 16a, 08:30

Iazko zuhaitz feria, haizeagatik Mondragones kalean egin behar izan zen. Aurten Seber Altuben egingo da.

Meatzerrekarekin "diskriminazio positiboz" jokatu eta auzoak azken urteetan jasotako "tratu txarrak" konpentsatu gura ditu Arrasateko Udalak. Saneamendu lanak egiteaz gain, ondare kulturala eta naturala berreskuratu gura dute, besteak beste. Otsaileko baserritarren azokan, ohiko postuez gain, lau mintegitako arbolak ikusi eta erosteko aukera egongo da Seber Altube plazan (08:00-14:00). 

Meatzerrekako ondare naturala berreskuratzeko asmo horren baitan kokatzen da, hain justu, otsailaren 21erako antolatu duten Zuhaitz Eguna: "Herritarrak gonbidatu gura ditugu familian goiz-pasa eder bat egitera", adierazi du asteon ingurumen teknikari Pello Garaik.

09:00etan geratu dira Arbolapetan eta oinez egingo dute Meatzerrekarako bidea. 09:30ak aldera Arantza Otadui historialariak auzoko historiaren gainean jardungo du San Baleixo ermitaren ondoan. Gero, 10:30ak aldera, hasiko da landaketa: 60 bat intxaurrondo eta gaztainondo landatuko dituzte. Amaitzeko, 13:00ak aldera, mokadutxoa egingo dute Erein Da Jan elkartekoen postuan. 

Zuhaitz feria Seber Altuben 

Otsaileko baserritarren azokan, ohiko postuez gain, lau mintegitako arbolak ikusi eta erosteko aukera egongo da Seber Altube plazan (08:00-14:00): "Oso pozik gaude iazko feriak izan zuen harrerarekin", dio Garaik. Hurrengo urteetan zuhaitz feria urtarrilean antolatuko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak