Agurra egin diote Josu Uribetxeberriari

Maialen Torres 2015ko urt. 17a, 13:55

Ehunka arrasatearrek esan diote agur Josu Uribetxeberriari, Txalaparta eta txistu doinuz, bertsotan, lore eskaintzaz edo kantuan, bakoitzak bere erara. Aldai parkean egindako hileta zibilean, Uribetxeberriaren hainbat kidek espetxeetatik helarazitako hitzak ere izan dira, eta senideek herritarrei eskerrak eman dizkiete, jasotako babesagatik. Aldarrikapenerako tartea ere izan da ekitaldian, eta, besteak beste, "Josuri egindakoa" salatu dute: "legeak dioen bezala, aske egon balitz eta zainketak izan balitu, Josuk bizirik jarrai zezakeen". ARGAZKIAK

Bertaratutako lagun, senide eta herritarren artean, ordezkari politikoak ere izan dira. Besteak beste, Arrasateko Udaletik, Inazio Azkarragaurizar alkatea, Ino Galparsoro eta Xabier Zubizarreta alkate ohiak eta hainbat zinegotzi izan dira, Gipuzkoako Foru Aldunditik, Agurne Barruso eta Larraitz Ugarte, eta Debagoieneko gainontzeko herrietako Udaletako hainbat kide ere bertaratu dira. Tasio Erkizia Ezker Abertzaleko militante historikoa ere izan da ekitaldian. Horrez gain, Josu Zabarte eta Jon Agirre preso ohiek ere eman diote agurra arrasataerrari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak