Horrez gain, datozen ordu eta egunetarako hainbat ekintza iragarri dituzte:
Gaur, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute, "Josurekin gertatu den bidegabekeria salatu, dispertsioaren amaiera eskatzeko eta gaixo larrien berehalako askatasuna eskatzeko". Herriko plazan elkartuko dira.
Bihar goizean, berriz, familiak hileta zibila antolatu du Uribetxeberriarentzat, 12:00etan, Arrasateko Aldai parkean, eta herritar guztiet bertaratzeko deie egin die, "errespetuz eta lasaitasunez Josuri azken agurra egiteko".
Domekan, "Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Preso gaixoak klaera, dispertsioa amaitu" lelopean, mobilizazioa egingo dute, 12:30ean udaletxeko plazatik abiatuta, manifestazio isil baten bidez.