Domekarako manifestazio nazionala deitu dute Arrasaten

Maialen Torres 2015eko urtarrilaren 16a

Josu Uribetxeberriaren heriotza dela eta, elkarretaratzea egin dute gaur arrasatearrek erdiko plazan, eta jende asko batu da. Bertan, domekarako, hilak 18, manifestazio nazionala deitu dute, 12:30ean hasita Arrasaten. Elkarretaratzea baliatu dute, bide batez, Iosu "hil egin dutela" salatzeko, eta 2005etik kalean egon behar lukeela adierazi dute. Gaineratu dute "Josu azkena izan dadila", eta gaixorik dauden presoak etxera ekartzeko aldarrikapena egin dute: "Espetxeko araudia aplikatzea besterik ez dugu eskatzen, euren legedia", adierazi du Joseba Garitaonandiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak