Deitura asko izateak batzuen desagerpena eragitearena honela azaldu du adituak: "Oso urriak diren deiturak belaunaldi gutxitan desagertu egingo dira. Mañarikua, adibidez. 64 daude Euskal Herri osoan; bada, hiru belaunalditan ia desagertu egingo dira. Aldiz, oso ugariak diren deiturak, ugaritzen joango dira. Beraz, gero eta Agirre, Etxebarria gehiago eta baita Gartzia eta Hernandez gehiago ere". Gartzia abizena euskalduna dela aipatu du Gorrotxategik bitxikeria moduan.