MUko ikasleek egindako ia 80 proiektu, Kimu Berri erakusketan ikusgai

Txomin Madina Milikua 2014ko ira. 18a, 16:03

Gaur gozean zabaldu dute Arrasateko Kulturaten Kimuberri, proiektu berritzaileen erakusketa. Bertan, Mondragon Unibertsitateko ikasleek landutako 80 proiektu inguru ikusi daitezke. Kimu Berriren bosgarren edizioa da aurtengoa, eta gazteen artean ekintzailetasuna sustatzea da bere helburu nagusienetakoa. 

Mondragon Unibertsitateko hiru fakultateetako ikasleek egindako 80 proiektu inguru ikus daitezke gaurtik aurrera Arrasateko Kulturaten zabalik dagoen Kimu Berri, proiektu berritzaileen erakusketan. 

Debagoieneko Mankomunitateak, Iseak, Mondragon Unibertsitateak, Saiolanek eta Athlonek antolatutako ekimena da Kimu Berri, eta bosgarren edizioa du aurtengoa. Besteak beste, gazteen artean ekintzailetasuna sustatzea du helburu egitasmoak. Inazio Azkarragaurizar Mankomunitateko presidenteak gaur egindako irekiera ekitaldian esan duenez, beharrezkoa den ezaugarria da ekintzailetasuna "Beti izan da gure eskualdearen ezaugarri nabarmena. Gure jarduera ekonomikoari freskura eta indarra emateko, eta jarduera ekonomiko berriak garatu ahal izateko, proiektu berritzaile hauen beharra dugu".

Ekitaldian izan da baita ere Pedro Iturbe, Foru Aldundiko Lurralde Garapenerako zuzendaria, eta azpimarratu du ekintzailetasunari bide emateko, erakunde publikoek baldintza egokiak sortu behar dituztela.

Askotariko proiektuak

Maketen, muralen zein euskarri informatikoen bidez, ikasleek landutako askotariko proiektuak jasotzen ditu erakusketak, Besteak beste,  elikadurari, osasunari etaaisialdiari buruzkoak; baita, teknologiaz baliatuz,  eguneroko bizitza erraztea helburu dutenak ere.

Zapatura arte ikusi ahalko da erakusketa Arrasateko Kulturaten, kultur etxearen ohiko ordutegian. Datorren asteko martitzenetik egubakoitzera, Oñatiko Enpresagintza fakultatean egongo da ikusgai (11:00etatik 17:00etara).

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak